Zaldibiako Gazte Asanbladak Hitza ekintza asteak antolatu ditu, ekainean zeharrerako. Aurreko asteburuan gaztetxearen 11. urteurrena ospatu zuten, Etorkizuneko giltza hausnarketa, otorduak, bizikleta martxa eta Gaubela taldearen kontzertuarekin. Bihart...
Zaldibiako gaztetxearen 10. urteurrena ospatu zuten iazko Gazte Festan.
Zaldibiako Gazte Asanbladak
Hitza ekintza asteak antolatu ditu, ekainean zeharrerako. Aurreko asteburuan gaztetxearen 11. urteurrena ospatu zuten,
Etorkizuneko giltza hausnarketa, otorduak, bizikleta martxa eta Gaubela taldearen kontzertuarekin. Bihartik igandera segiko du egitarauak.
Bihar, Oiduegiko txabolari buruz hitzaldia egingo dute, antzokian (18:30). Pintxo-poteoa eta gauean festa internazionala dituzte. Larunbatean, Gure Esku Dagok Bilbon egingo duen
Erabakitzeko prest juntadizora joateko deia egin dute. Igandean, azkenik, softball eta tenis txapelketak jokatuko dituzte (18:00), eta ondoren afaria plazan bertan egingo dute.
Ostegunean jarraituko dute gazteek ekitaldi-sortarekin. Ekaineko azken astean, berriz, 20. Gazte Festak izango dituzte, ekainaren 29tik uztailaren 2ra.