Denboraldi amaierako bazkaria egin du OKEk
Ordizia Kirol Elkarteko futboleko jokalari, entrenatzaile eta zuzendaritza taldeak, denboraldi amaierako bazkaria egin zuen larunbatean. Guztira 300 bat pertsona elkartu ziren. Taldeko argazkia atera zuten lehenengo Barrena parkean eta ondoren Tximista sagardotegian bazkaldu zuten. Bazkal ondoren, talde bakoitzeko goletzaileari, jokalari bikainari eta kirol motibazioaren sariak banatu zituzten. Klubeko zuzendaritza taldean lanean aritutako Juan Antonio Armendarizi ere omenalditxoa egin zioten. Armendariz, urtarrilean zendu zen.
[ARGAZKI GALERIA HEMEN]