Joaneko partida Loinatzen jokatuko da asteburuan; itzulerako datorren asteburuan Gijonen.
Zozketak hala erabakita, 2. B mailara igotzeko azken kanporaketa Gijongo Sporting B taldearen aurka jokatuko du Beasain taldeak. Bi partidatara jokatuko da: lehenengoa Beasainen eta bigarrena, datorren asteburuan, Sportingen zelaian. Talde irabazleak lortuko du 2. B mailara igotzea.
«Ea etxean partida txukuna egiten dugun eta abantailaren bat eramaten dugun kanpoko partidara, eta kanpoko partidan aukera izaten dugun igoera borrokatzeko», dio Urtzi Arrondok.