Aimar Olaizola sakea ateratzen, atzean Artola duela, larunbatean Beasainen. // Argazkiak: Carlos Mediavilla
San Fermin torneorako bi sailkapen partidetan lehena jokatu dute asteburuan Beasainen. Aimar Olaizolak 22-16 irabazi dio Iñaki Artolari, eta final laurdenetarako sailkatu da. Partida bizia izan zen, eta zale asko bildu ziren Antzizar kiroldegian, partida bertatik bertara jarraitzeko.
Datorren igandean jokatuko dute San Fermin torneoko final zortzirenetako bigarren partida, Beasainen. Iker Irribarria eta Jokin Altuna ariko dira aurrez aurre. Jaialdia 17:00etan hasiko da, eta sarrerak salgai daude kiroldegian bertan, 25 euroan.
Beñat Etxeberria, finalean
Partida estelarraren aurretik, binakako beste bi partida jokatu zituzten Beasaingo jaialdian. Aurrenekoan, Agirrek eta Taintak 18-10 mendean hartu zituzten Bakaikoa eta Urretabizkaia II.a. ETB-LEP torneoko final erdietan berriz, Etxeberriak eta Garmendiak 22-18 irabazi zieten Alberdiri eta Eskirozi. Beñat Garmendia beasaindarrak ETB-LEB torneoko finala jokatu zuen igandean, Pello Etxeberriarekin batera, Logroñoko Adarragan, baina 22-21 galdu zuten Zabala eta Etxeberriaren kontra.