Aizkorri eta Pinpilipauxa taldeek irabazi dute Goiztiri AEK euskaltegiak antolatutako VI. Pintxo Lehiaketa
Goiztiri AEK euskaltegiak antolatuta, VI. Pintxo Lehiaketa egin zuten pasa den astean Ordiziako plazan. Ikasleak taldeka aritu ziren pintxoak osatzen eta sukalde lanetan. Aurten, “aurkezpenari ere garrantzia handia” eman diotela azpimarratu dute euskaltegiko arduradunek, eta lehiaketan zehar izandako “giro zoragarria” nabarmendu dute.
Epaimahaikoak plater guztiak dastatu ondoren, Aizkorri eta Pinpilipauxa taldeei eman zien sari nagusia,
Ostadar pintxoari esker. Harizti taldekoek egindako oroigarria lortu zuten, sukaldari kapela. Bigarren postuan berriz, Tximeleta taldea gelditu zen,
Eskaintza pintxoarekin.
Argazki gehiago,
Goiztiri AEKren blogean.