50 patinatzaile inguru bildu ditu skate parkeko inaugurazioak, Zumarragan
Zumarragako Eitza auzoko skate parkea inauguratu dute gaur eta 50 bat patinatzaile elkartu dira. Mikel Serrano alkateak eta Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak parte hartu dute, euerdi aldera burutu duten
Zumarragako Eitza auzoko skate parkea inauguratu dute gaur eta 50 bat patinatzaile elkartu dira. Mikel Serrano alkateak eta Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak parte hartu dute, euerdi aldera burutu duten inaugurazio ekitaldian.
Ondoren, lehiaketak hasi dira. Lehenik eta behin, 12 urtetik beherakoak laritu dira eta 15 urtetik beherakoak ondoren. Bazkaltzeko atsedenaldia egin dute eta tarte horretan nahi zuen guztiek patinatzeko aukera eduki du.
16:00etatik aurrera 18 urtetik azpikoak lehiatuko dira eta 17:00etatik aurrera maila bereziko patinatzaileak. Gainera, arratsaldean zehar Marcelo Lusardi itsuak eta Hamzza gutxitu fisikoak erakustaldiak egingo dituzte. Azken hau Zumarragakoa da. 19:00etan sariak banatuko dituzte. Agresion Verbal hip-hop taldeak festa girotuko du, egun osoan zehar.