Edukiak elkarbanatzeko zerbitzu librea, euskaraz
Ohiko posta elektroniko zerbitzuek mugak izaten dituzte tamaina handiko artxiboak bidaltzerako garaian, eta azken urteetan, lan hori egiten duten webgune eta baliabideak ...
Ohiko posta elektroniko zerbitzuek mugak izaten dituzte tamaina handiko artxiboak bidaltzerako garaian, eta azken urteetan, lan hori egiten duten webgune eta baliabideak ugaritzen ari dira. WeTransfer da horietan ezagunena, baina hemendik aurrera, euskal erabiltzaileek bertako erreminta bat erabiltzeko aukera izango dute:?Tori.eus.
PuntuEus fundazioak garatu du zerbitzu berri hori, Dinahosting enpresarekin elkarlanean. PuntuEusen arabera, «bazeuden lehen ere tori.eus bezalako zerbitzuak sarean, baina euskaraz eta libreak ez».
Euskara hutsez izateaz gain, 2 Gb arteko fitxategiak doan partekatzeko aukera ematen du. Artxiboak posta elektronikoz edo esteka bat partekatuta bidal daitezke. Fitxategiak enkriptatzeko aukera ere badu.