Goierriko irakurle taldeen lehenengo topaketak, 80 inguru irakurle batu ditu gaur Beasainen
Goierriko 80 inguru irakurle batu ditu, Goierriko irakurle taldeen lehenengo topaketak, Beasaingo Dolarea parkean. Parte hartu duten hamar taldeak, elkar ezagutu eta dinamikak elkarbanatzea da topaketaren helburuetako bat. Bestalde, ekimena kalera ateratzea, irakurle taldeak herritarren aurrean bisibilizatzeko asmoarekin egin dute eta horrela, irakurle talde berriak sortzea da antolatzaile eta parte hartzaileen nahia.
Irakurleek, Joan Mari Irigoienen Consummatun est liburua irakurri behar izan dute aldez aurretik, gaurko solasaldietan parte hartzeko. Dolarea parkean barrena, taldeka banatu dira, liburuaren inguruko iritziak elkarbanatzeko.
Joxe Goikoetxea, “oso pozik” agertu da, “parte hartze altua” izan delako eta “kalean, tertuliarako tokia lortu” dutelako. Aurrerantzean, irakurle taldeen topaketarekin jarraitzea da asmoa eta urtero herri desberdin batean egitea da ideia.
Solasaldiaren ondoren, taldeko argazkia atera eta Igartza Monumentu Multzoan bisita gidatua egin dute.
Topaketa, liburuaren idazleari, Jose Mari Irigoieni, Igartza jauregian egindako omenaldiak eman dio amaiera. Ordu bete inguruko omenaldi artistiko literarioa prestatu dute.