Aritz Garin eta Maite Arraiza izan dira Herri Krosaren irabazleak. 140 lagunek parte hartu dute lasterketan.
Korpus eguna ari dira ospatzen Legorretan. Gaurko egunez ohikoa den bezala, herri krossa jokatu da goizean. 39. edizioa da aurtengoa. Gaztetxoen txanda izan da lehenengo eta helduena ondoren. 11:30ean, kanpai hotsarekin batera atera dira korrikalariak. 7,5 kilometroko ibilbidea egin behar izan dute herrian barrena. Helmugan azkarrenak Aritz Garin eta Maite Arraiza izan dira. Guztira, 140 bat lagunek parte hartu dute lasterketan.
Arratsaldean, 33. Ardo-dastatze txapelketa izango da, 18:00etatik aurrera. Iluntzean berriz, usadiozko meriendak, plazan eta frontoian. Udalak ardoa eta sagardoa banatuko ditu, herritarren artean.
Festa egunari amaiera emateko, The Joselontxo’s txarangak alaituko ditu kaleak.