Jakintzak festa giroan ospatu du Ikastola eguna
Udako oporrak gertu dira eta Ordiziako Jakintza Ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoak, Ikastola eguna ospatzeko bildu dira gaur. Goizean hasi eta arratsaldera arte, besteak beste, musika, kantu, dantza eta jolasekin girotu dituzte Ordiziako kale eta enparantzak, beste behin. Goizean, ikastolako abesbatzak Barandiaran plazan eskaini duen emanaldiarekin hasi dute festa. Ohikoa den bazkaria ere egin dute pilotalekuan eta festa amaitzeko, dantzaldia izan dute arratsalde partean. Eguraldia lagun izan dute eta horrek ere, jendea animatu du.







