Ongi etorri errefuxiatuak eguna antolatu dute gaur, Itsasondon
Errefuxiatuen nazioarteko eguna da ekainaren 20a. Horren harira, Itsasondon, Ongi etorri errefuxiatuak eguna ospatu dute gaur. Egun osorako egitarau polita prestatu dute. Goizean, diana, monozikloei ongi etorria, triki poteoa, puzgarriak eta beste hainbat gauza izan dira. Eguerdian paella solidarioa egin dute. Arratsaldean berriz, haurrentzako ipuin kontaketa, aurpegi margoketa, txaranga edota erraldoiak egon dira, besteak beste.
Gaurko ekimenaren helburuak, Siriako errefuxiatuei elkartasuna adieraztea eta herritarrak gai horren inguruan sentsibilizatzea dira. Horrez gain, egunean zehar burututako ekintzetatik eskuratutako dirua, siriar errefuxiatuei laguntzen aritzen diren hainbat taldeetara bideratuko da osorik.