Antzizar kiroldegiko langileek hiru eguneko greba deitu dute
Beasaingo Antzizar kiroldegiko langileak «haserre» agertu dira gaur, «enpresa hitzarmenaren negoziazio prozesuan» bete-betetan dauden bitartean, «Beasaingo Udalak eta kiroldegia kudeatzen duen Masquatro enpresak udalekuen zerbitzua azpikontratatzea» erabaki dutelako. Hori dela eta, ELA sindikatuak hiru eguneko greba deitzea erabaki du datorren asterako; hilaren 26, 27 eta 29an izango idra lanuzteak.
ELA sindikatuak dionez, «Udaleku Berriak lemapean eta hasteko bi aste falta direnean, langileoi inolako azalpenik eman gabe jainarazi zaigu bertakoak ez diren beste langile batzuk emango dituztela kiroldegiko udalekuak». Erabaki horrekin, ELAren esanetan, «enpresa hitzarmenaren negoziazio prozesuan, Masquatro eta Beasaingo Udalak langileon soldatak izoztuta mantendu eta gure borroka ahalmena mugatu» nahi dute. Era berean, «dagoeneko azpikontratatuta dagoen zerbitzu bat azpikontratatzeak prekarietatatea areagotzea» dakarrela uste dute, «beste entitate pribat bat tartean sartzeak ez baitu irabazien banaketa ekarriko».
Sindikatuak gaineratu duenez, «zerbitzu publikoen atzean ardura politikoak daude, eta gure iritziz, larria da udalak eta Masquatro enpresak hartutako erabakia, langileak, udako kanpainaren erabiltzaileak, kiroldegiko erabiltzaileak eta funtsean, herritarrak kaltetzen dituelako». Mobilizazioak Era horretan, langileak «minduta, haserretuta eta indartsu» daudenez, mobilizazioekin hastea erabaki dute.