Kuttunen ohitura mantendu zuen Mari Karmen Elizegi hil da
Larunbatean hil zen, 95 urterekin, Mari Karmen Elizegi Zufiria andrea, Olaberrian. Serora izan zen, eta haur jaio berriei kuttunak jartzeko ohitura mantendu zuen. Hari esker dago bizirik gaur egun, eta Santikutz egunean, maiatzaren 3an, ipintzen dizkiete lepokoak. Taberna etxeko Elizegiren ondarea ohoratzeko, Olaberriko guraso elkarteari Kuttun izena jarri zioten, 2005ean. Omenaldia ere egin zioten orduan, Santikutz baselizan.