Beasaingo emakume batek jasandako sexu erasoa salatzeko elkarretaratzea deitu dute
Beasaingo emakume batek salatu duen sexu erasoa dela eta, Beasaingo Udalak elkarretaratzea deitu du biharko. Udalak bere “gaitzespen irmoa” adierazi du “generozko edzeon motako erasoren aurrean”, eta herritarrei “gertaera salatzeko” deia egin die. Loinazko San Martin plazan bilduko dira, 19:00etan, eta herritarrei ere bertara joateko deia egin die.