Paredes 2013ko Eurokopan ere izan zen, Suedian.
Irene Paredes futbolari legazpiarrak Eurokopa jokatuko du, Espainiako selekzioarekin. Jorge Vilda hautatzaileak egunotan jakinarazi du Holandan jokatuko den txapelketarako deialdia, eta 23 jokalarien zerrendan dago PSGko jokalaria.
Emakumezkoen Eurokopa uztailaren 16tik abuztuaren 16ra bitartean jokatuko dute, Herbeheretan. Selekzioko hautatuen artean, beste jokalari euskaldun bat joango da: Realeko Mariasun Quiñones.
Espainiako selekzioak D taldean parte hartuko du, Ingalaterra, Eskozia eta Portugalekin batera. Hain zuzen ere, Portugalen kontra estreinatuko dira, uztailaren 19an.