Txapagaineko pilotariak txapeldun eta txapeldunorde Lizarran
Lizarrako San Miguel 2017 eskuz binakako XII. pilota txapelketan Ordiziako Txapagaineko pilotariak izan ziren txapeldun eta txapeldunorde. Bigarren benjamin mailan, Egoi Ayerbe eta Iñigo Alberdik osatutako bikoteak txapela lortu zuen Lodosako Martínez-Zabaleta bikoteari irabazi ondoren, eta bigarren alebinen, Aratz Otaegi eta Ioritz Zarrabeitia txapeldunorde geratu ziren Urretxuko Julen Armaolea eta Oier Ibarluzearen aurka galdu ondoren.