Ordizia Rugby Elkartearen Garagardo Azoka, zabalik
Atzo arratsaldean inauguratu zuten Ordiziako Rugby Elkarteak antolatutako garagardo azoka. Alaitasuna errondailako kideek moztu zuten zinta 18:00etan eta horrekin batera eman zitzaion hasiera aurten ospatzen duten 18. edizioari. Jende asko hurbildu zen, pilotalekuko kanpoko eta barruko aldea bete-bete eginda zeuden iluntze aldera.
Iganderarte, 24 garagardo mota eskainiko dituzte. Horietako gehienak horiak izango dira, sei gorriak, bi beltzak, bi artisauak, alkoholik gabeko bat eta zeliakoek edan ahal izateko beste bat. Jatekoa ere ez da faltako, barazki hanburgesa izango da nobedadea, betiko eskaintzarekin batera.
Garagardo azoka, Ordiziako Beti Alai pilotalekuan ari dira egiten, ohikoa den bezala eta igandera bitarte, 18:00etatik 00:00etara egongo da irekita.