Bittor Larraza legazpiarrak irabazi du Argixao industrialdearen logo lehiaketa
Bittor Larraza legazpiarrak irabazi du Argixao industrialdearen logo lehiaketa. Logoak Bidea du izena. Berdea, urdina, gorria eta horia erabili ditu, A letra bat egiteko. A letra Argixaoren lehen letra da
Bittor Larraza legazpiarrak irabazi du Argixao industrialdearen logo lehiaketa. Logoak Bidea du izena. Berdea, urdina, gorria eta horia erabili ditu, A letra bat egiteko. A letra Argixaoren lehen letra da eta baita alfabetoko lehen letra. Bidea izenarekin Argixaotik pasa diren enpresak, bertan daudenak eta bertan egongo direnak aintzat hartu ditu.
Urdinak eta berdeak Argixaok ingurumenarekin duen konpromisoa islatzen dute eta horiak eta gorriak lana, kalitatea, berrikuntza eta internazionalizazioa.
Argixaoko enpresek duela hiru urte elkartea sortu zuten eta beraien helburua elkarlana sustatzea da. Logoa bezeroen eta instituzioen aurrean bat eginda azaltzeko eta beraien lanaren balioa azpimarratzeko sortu dute. Argixaon 29 enpresa daude. 360 laguni ematen diete lana.
Elkarlanaren hurrengo fruitua ikastaro bat izango da. Argixaoko enpresa guztietako langileek parte hartuko dute, industrialdean bertan. Gainera, triptiko bat aterako dute bezeroei Argixao industrialdeko enpresek zer egin dezaketen erakusteko.