Gaztetxoen pilota txapelketako emaitzak
Atzo Beloki kirol elkartearen gaztetxoen txapelketako finalak jokatu zituzten. Aurrebenjaminetan, hirugarren posturako, Austin Peñagarikano eta Markel Urbizuk Manex Elortza eta Telmo Elgarrestari irabazi zieten. Finalean, Luken Larraiotz eta Ruben Murciego
Atzo Beloki kirol elkartearen gaztetxoen txapelketako finalak jokatu zituzten. Aurrebenjaminetan, hirugarren posturako, Austin Peñagarikano eta Markel Urbizuk Manex Elortza eta Telmo Elgarrestari irabazi zieten. Finalean, Luken Larraiotz eta Ruben Murciego Ander Plazaola eta Danel Sanchezi nagusitu zitzaizkien.
Benjamin mailan, Oier Altzelai eta Mikel Jauregik hirugarren posturako partida irabazi zieten Oier Leunda eta Danel Pildaini. Finalean, Luka Etxanizek eta Oier Mediavillak Danel Aizpurua eta Beñat Perezi irabazi zieten.
Kimu mailan, Julen Armaolea eta Iker Izagirrek Ibai Agirre eta Markel Arrizabalagaren aurka jokatu zuten hirugarren posturako. Lehenengoak nagusitu ziren. Finala Unax Babarro eta Oier Ibarluzeak irabazi zuten. Julen Zabaleta eta Jose Luis Diazen aurka jokatu zuten.
Txapelketa honetan Legazpi, Urretxu eta Zumarragako klubetako haurrek parte hartu dute. 45 bikote aritu dira: 14 aurrebenjamin mailakoak, 18 benjamin mailakoak eta 13 kimu mailakoak.