«Gustura nago ihesaldia eraman genuen moduarekin, lasaitasunez»
Iazko uztailaren 26an bere kirol bizitzako lorpenik handiena lortu zuen Ion Izagirrek Alpeetan, etapa bukaera gogoangarria eginez.
Izena. Ion Izagirre Insausti ...
Iazko uztailaren 26an bere kirol bizitzako lorpenik handiena lortu zuen Ion Izagirrek Alpeetan, etapa bukaera gogoangarria eginez.
Izena. Ion Izagirre Insausti (Ormaiztegi, 1989-02-04).
Txirrindulari ibilbidea. Orbea taldearekin egin zuen debuta profesionaletan 2009an. Talde hauetan aritu da: Orbea (2009-2010), Euskaltel-Euskadi (2011-2013); Movistar Team (2014-2016); eta Team Barhain-Merida (2017tik).
Lorpen nagusiak. 2012. Asturiasko Itzuliko etapa bat eta Italiako Giroko etapa bat. 2013. Bigarren Espainiako Txapelketan. 2014. Bigarren Espainiako Erlojupeko Txapelketan eta Espainiako txapeldun errepidekoan. 2015. 3. Euskal Herriko Itzuliko nagusian eta Poloniako Itzulia. 2016. Indurain Sari Nagusia; Romandiako Itzuliko etapa bat; Suitzako Itzuliko etapa bat; Espainiako Erlojupeko Txapelketa; eta Frantziako Tourreko etapa bat. 2017. 3. Euskal Herriko Itzuliko nagusian eta 3. Espainiako errepideko txapelketan.
Frantziako Tourreko etaparen datuak. 2016ko uztailaren 23a. Megeve-Morzine. 146,5 km. Mendateak: Aravis (2.maila), Colombiere (1go maila), Ramaz (1go maila) eta Joux Plane (maila berezia). 1. Ion Izagirre (4:06:45), 2. Jarlinson Pantano (19 segundora), 3. Vincenzo Nibali (42ra). Chris Froome britainiarrak irabazi zuen iazko Tourra.
Izagirreren oroitzapenak. «Etapa irabazi ahal izateko azken eguna zen. Jende asko gindoazen ihesaldian, jende ona –Tourrean beti dago jende ona–. Gustura nago zuzendariaren eta bion artean nola eraman genuen ihesaldia, lasaitasunarekin, berotu gabe eta indar asko gastatu gabe. Egoera aztertu genuen, eta ikusi genuen txirrindulari bakoitzak zer interes zeukan. Goraka, azken mendatean, Nibalik jo zuen, eta bazegoen jendea oraindik mugitzeko zegoena (Rui Costa, Kelderman…). Ikusi nuen jendea ez zijoala sobera handiarekin. Mendatea ere luzea zen, kilometroak falta ziren helmugarako, azkenengo eguna… Nire erritmoa hartu nuen, jendea harrapatzen hasi nintzen, eta gainerako ehun metroren faltan harrapatu nuen Nibali. Nire buruari esan nion: ‘Beheraka kale edo bale. Edo irabazi egingo dut, edo kamino bazterrean bukatuko dut».
Ion Izagirrerekin eta Joxe Nazabalekin egindako erreportaje osoa ikusteko klikatu hemen.