Gabiriako saneamendu hodian gainezka-bidea eraiki dute
Gipuzkoako Ur Kontsotzioak gainezka-bidea eraiki dio Gabiriako herrigunetik behera doan ur zikinen sareari. Arkaiztegin egin dituzte lanak, Jauregi barrenean. Euri jasarik handienetan, ur zikinen hodiak gainez egiten zuen, Eztanda erreka ertzeko bihurgunean. Orain, metro batzuk gorago beste hodi bat jarri dute, soberakina errekara bideratzeko.