Jon Esnaolak irabazi du Idiazabalgo Argazki Rallya
Jon Esnaolak irabazi du Idiazabalgo Argazki Rallya. Kirol Elkertaren mendi sailak antolatzen du uretro lehiaketa, eta aurten, Erreka izan dute gaia. Esnaolak Oriako errotako presan lanarekin irabazi du sari nagusia. Herritarren bozketa bidez aukeratutako lana Beñat Froeminena izan da, eta haurren saria Oihan Esnaolak jaso du. Sari banaketa eta argazkien emanaldia pasa den ostiralean egin zituzten, udaletxeko areto nagusian.
ARGAZKI RALLYKO SARIAK Sailkapen orokorra: · 1.saria: Jon Esnaola · 2.saria: Iker Zeberio · 3.saria: Julen Balerdi Haurrak: · Oihan Esnaola Herritarren bozketa (Facebook bidez): · Beñat Froemin