Alazne Furundarena atletak Diamond Leaguen parte hartuko du, Suitzan
Jose Antonio Peña III. Mitina-Ordizia Sari Nagusian parte hartu zuen Furundarenak.
Alazne Furundarena abiadura-lasterkari ordiziarrak Diamond Leaguen parte hartuko du bihar (21:50). Laussane (Suitza) hirian jokatuko da atletismo topaketa hori eta 4×100 proban parte hartuko du Espainiako selekzioa ordezkatuz, Paula Sevilla, Cristina Lara eta Estela Garcia lagun dituela. Laukotearen helburua 44 segundotik jaistea da. Orain bi urte Laussaneko eta Monakoko Diamond Leaguen hartu zuen parte Furundarenak, eta hirugarren parte hartze honekin, liga horretan aldi gehienetan lehiatu den atleta gipuzkoarra izango da.
Orain aste eta erdi selekzioen arteko Europako Txapelketan aritu zen Lillen (Frantzia), eta ordezko modura joan bazen ere, selekziokide baten lesioa dela medio, lehen txandan egin zuen korrika ordiziarrak. Espainiako inoizko bosgarren marka onena ezarri zuten (44:03).
Joan den asteburuan