Danborrada udaletxeko balkoitik ikusteko izen ematea
ORDIZIA // Ordiziako Udalak udaletxeko areto nagusiko balkoitik uztailaren 24ko danborrada ikusteko aukera emango die herritarrei. Balkoian egoteko interesa dutenek eskaera egin behar dute udaletxeko herritarren arreta bulegoan (astelehenetik ostiraler...
ORDIZIA // Ordiziako Udalak udaletxeko areto nagusiko balkoitik uztailaren 24ko danborrada ikusteko aukera emango die herritarrei. Balkoian egoteko interesa dutenek eskaera egin behar dute udaletxeko herritarren arreta bulegoan (astelehenetik ostiralera 08:00etatik 13:30era) edo komunikazioa@ordizia.eus epostara idatzita, izen-abizenak eta telefono zenbakia emanez. Ordizian erroldatua egotea derrigorrezkoa da. Eskaera epea hilaren 19an amaituko da eta 21ean egingo da zozketa.