Ehunmilak: Laurehungo muga gainditu du
Ehunmilak ultra-traileko partaidetza kopurua goraka doa urtez urte. Beasaingo irteera puntuan 400 baino gehiago izango dira aurrenekoz. Imanol Aleson ez da lehian arituko
409
mendi lasterkari. Ehunmilen 8. edizioan parte hartuko duen mendi lasterkari kopurua –iaz 355 izan ziren–. Horietatik 389 gizonezkoak dira, eta 20 emakumezkoak. Euskal herritarrak. Euskal herritarrak dira Ehunmilak proban parte hartuko duten korrikalarien erdiak –158 gizonezko eta 10 emakumezko–. Gipuzkoakoak dira 69, Bizkaikoak 59, Arabakoak 29 eta 11 Nafarroakoak. Estatu mailakoak. Espainiako estatutik 196 korrikalari datoz –189 gizonezko eta 7 emakumezko–. Herrialde Katalanetakoak dira gehienak, 82: Alacant (5), Bartzelona (31), Balear Uharteak (9), Castello (4), Girona (7), Lleida (1), Tarragona (15) eta Valentzia (9). Kantabria (17), eta Madril eta Malaga (11na) dira kopuruz nabarmentzeko beste herrialdeak. Estatuz kanpokoak. Guztira 45 izango dira–42 gizonezko eta 3 emakumezko–. Portugal (19), Frantzia (7), Inglaterra eta Polonia (3na), Alemania, Argentina eta Herbereak (2na), eta AEBak, Andorra, Austria, Uruguai, Japonia, Suedia eta Hungaria bana. IAZKO PODIUMA Gizonezkoak 1. Javi Dominguez ……….. 23:22:37 2. Adur Mendizabal …….. 24:28:41 3. Jon Aizpuru ……………. 24:54:39 Emakumezkoak 1. Silvia Trigueros ……….. 29:45:08 2. Severine Duhalde ……. 35:23:54 3. Agurtzane Argiarro …. 37:25:42 ERREKORRAK · Gizonezkoak – Imanol Aleson (2013) …………. 22:59:19 · Emakumezkoak – Nerea Martinez (2011) …… 28:00:56