Alazne Aldalur, Pili Arana eta Kizkitza Arratibel saridunak, Altzibar loradendako eta udaleko ordezkariekin.
Ormaiztegiko lore eta balkoi sariketako sariak eman dituzte Altzibar lorategiko Pilar Altzibarrek eta Jon Enrique Ormaiztegiko alkateak aurtengo Lore sariketako sariak eman dituzte. Irabazleak –argazkian eskuinetik ezkerrera diploma eskuetan dutela– Alazne Aldalur (kaleko balkoi eta leihoak), Pili Arana (Ojarbi baserria) eta Kizkitza Arratibel (kaleko balkoi eta leihoak) izan dira. Diplomaz gain, eskuare bat jaso zuten eta 50 euroko txartela Altzibarren gastatzeko.