G2H: Etxekoen proba kuttuna
Goierriko Bi Handietan 515 lagun ariko dira; izen-ematea 28 orduan bete zen. Daniel?Agirre eta Aitziber Osinalde dira faborito, baina lasterketa irekia espero da

Goierriko 2 Handiak probako korrikalariak iaz, Beasaingo kale nagusian. // Argazkiak: Garbiñe Irizar
Aldaketak faboritoetan
Aurtengo aldaketa nagusia, faboritoen izen dantzari dagokiona izango da. Gizonezkoetan, iazko irabazle eta G2Hko markaren jabe den Daniel?Agirrek errepikatuko du, baina azken urteetan faboritoen artean izan den Iokin Garai ez da irteeran izango. Aurreko postuetan ibil litezke Mikel Etxeberria (iaz 3. egin zuen), Arkaitz Galindez, eta Adur Mendizabal eta Iker Zurutuza goierritarrak. Mendizabalek 2. bukatu zuen iaz EHM proba, eta aurten G2Hn aterako da.
Emakumezkoetan aldaketa gehiago izan dira. Iazko podiumetik Aitziber Osinalde legazpiarrak (3. egin zuen) bakarrik errepikatuko du, eta faboritoetako bat da. Leire Martinez eta Elena Calvillo EHMn ariko dira aurten. Monica Grajerak, Arantzazu Perez de Arenazak eta Luciana Morettik osatzen dute lasterketa irabazteko faboritoen zerrenda.
515
mendi lasterkari: Goierriko 2 Handien 8. edizioan parte hartuko duen mendi lasterkari kopurua –azken bi urteetan bezala, kopua bete da aurten ere–. Horietatik 478 gizonezkoak dira, eta 37 emakumezkoak. · Euskal herritarrak. Euskal herritarrak dira Goierriko 2 Handiak proban parte hartuko duten korrikalarien bostetatik lau –392 gizonezko eta 28 emakumezko–. Gipuzkoakoak dira 263 –gehienak eta asko goierritarrak–, Bizkaikoak 96, Arabakoak 55 eta 6 Nafarroakoak. · Estatu mailakoak. Espainiako estatutik, berriz, 84 korrikalari datoz lehiara –78 gizonezko eta 7 emakumezko–. EHMn bezala, Herrialde Katalanetakoak dira gehienak: 90 –Bartzelona (10), Balear Uharteak (6), Castello (6), Tarragona (6) eta Valentzia (11). Madrildik 13 korrikalari datoz, Kantabriatik 11, Burgostik 8 eta Cadizetik 6. · Estatuz kanpokoak. Guztira 5 izango dira–4 gizonezko eta emakumezko 1–. Gizonezkoak Portugaldik datoz, eta emakume bakarra Uruguaytik. IAZKO PODIUMA: Gizonezkoak 1. Daniel Agirre ……………. 10:09:47 2. Iokin Garai ………………. 11:02:35 3. Mikel Etxeberria ………. 11:16:20 Emakumezkoak 1. Leire Martinez ………….. 12:53:23 2. Elena Calvillo …………… 13:08:30 3. Aitziber Osinalde ……… 13:55:30 Errekorrak · Gizonezkoak: Daniel Agirre (2016) ………….. 10:09:47 · Emakumezkoak: Silvia Trigueros (2015) …. 12:15:34













