Futbolean jokatu nahi duten 17 urtetik gorako nesken bilera bihar izango da
Urola futbol taldeak emakumezko futbolaren aldeko apustua egin du. Aurreko denboraldian haur mailako eta kadete mailako taldeak izan ditu eta datorren denboraldirako beste bi talde nahi ditu: futbol eskolakoa eta
Urola futbol taldeak emakumezko futbolaren aldeko apustua egin du. Aurreko denboraldian haur mailako eta kadete mailako taldeak izan ditu eta datorren denboraldirako beste bi talde nahi ditu: futbol eskolakoa eta senior mailakoa. Azken talde honen helburua neskek herrian bertan jokatzen jarraitu ahal izatea da. Izan ere, kadete taldetik Legazpira joan beharra dute futbolean jarraitu nahi badute.
Joan zen astean bilera batera deitu zituzten futbolean jokatu nahi duten 17 urtetik gorako neskak, baina gaizki ulertu bat medio, ez zen bilerarik egon. Bilera bihar (asteartea) egingo dute, 19:00etan, Argixaon.