Ion Izagirre: «Ondo bidean hilabete batzutan berriz izango gara errepidean»
Ondo joan da dena. Ion Izagirre txirrrindulari ormaiztegiarrak mezu bat bidali die zale guztiei Düsseldorf-eko ospitaletik, ondo dagoela eta hilabete batzutan berriz errepidean izatea espero duela esanez. Eskerrak eman dizkie ospitalean hartatu duten mediku eta erizain guztiei: «Oso ondo zaindu naute eta eskertuta nago denei, profesional bikainak dira eta beraiei esker nago zutik eta ibiltzeko moduan». Orain «aurrera begiratzea eta errehabilitazioa hastea» tokatzen dela dio. Datarik ez du jarri nahi izan, oraindik ez baitakite errekuperatzeko zenbat aste edo hilabete beharko dituen, baina «ondo bidean, hilabete batzuetara berriz errepidean» izatea espero duela dio.