Ordiziako Mokela taldeak irabazi du Hori umorea
Eguraldia lagun izan zen larunbatean, eta horrek ere jende ugari gerturatu zuen Oiangu aldera, Hori umorea saioaren lehenengo edizioara. Garai bateko “Humor amarillo” telebista saioaren antzeko ekimena antolatu zuten Ordiziako lau gaztek, gradu amaierako proiektu bezalab eta arrakasta itzela izan dute. 12 taldek eman zuten izena, guztira 143 parte hartzaile. Telebistako saioan bezala, hainbat proba burutu behar izan zituzten taldeka eta guztiak amaitzeko denbora gutxien behar izan zuen taldea izan zen garaile. Ordiziako Mokela taldeak irabazi zuen.
Antolakuntzako kideak “oso pozik” agertu dira “bai parte hartzearekin eta baita egunak emandakoarekin ere” eta hurrengo urtean berriro ere antolatzea pentsatzen ari dira.