Xabier Etxaniz Legazpiko trikitilarien irakaslea txapeldun Markinan
Xabier Etxaniz Aizpurutxo soinu jotzaile azkoitiarrak eta Ainara Saizar pandero jotzaile aiarrak irabazi dute Markinako Helduen I. Trikitixa Txapelketa. Hamar urte eta gero, Etxaniz berriro aurkeztu da trikiti txapelketa batera. 1991tik ez da 22 urtetik gorakoen trikiti txapelketa nagusirik antolatu Euskal Herrian. Aurten berreskuratu dute eta 11 bikote aritu dira lehian. Etxaniz Legazpiko musika eskolako triktixa irakaslea da.