Lazkao Donosti Cupen txapeldunorde
Lazkao Kirol Elkartearen futbol taldeak bigarren egin du Donosti Cup txapelketan, B16 mailan —argazkian—. Larunbatean jokatu zuten finala, Donostiako Anoeta estadioan, CD Lerines talde nafarraren aurka. Arauzko partida husna bukatu ondoren,...

Lazkao Kirol Elkartearen futbol taldeak bigarren egin du Donosti Cup txapelketan, B16 mailan —argazkian—. Larunbatean jokatu zuten finala, Donostiako Anoeta estadioan, CD Lerines talde nafarraren aurka. Arauzko partida husna bukatu ondoren, penaltiak bota zituzten, eta Leringoak finago ibili ziren 11 metrotik: 2-4. Danel Arruabarrena eta Axier Cristobal lazkaotarrek sartu zituzten Lazkaoren lehenengo bi penaltiak, baina hurrengo biak huts egin, eta txapela lerindarrentzat izan zen.