KIROLA // Murumendi pilota eskolak bukatu du denboraldia, eta urtean zehar egindako lorpenei errepaso egin die. Oier Landa eta Unax Madina bi finaletan izan dira bikoteka, eta Barañainen txapela lortu zuten. Madinak beste final bat ere jokatu zuen ban...

Oier Landa eta Unax Madina Barañainen txapeldun; argazkian, Laso eta Beroiz pilotariekin batera.
Murumendi pilota eskolak bukatu du denboraldia, eta urtean zehar egindako lorpenei errepaso egin die. Beasainen pilota sustatzeko helburuz sortutako elkartea da Murumendi eskola, eta umeei eta gazteei pilotan erakusteaz gainera, pilotarekin lotutako ekintzak antolatu eta hainbat txapelketatan parte hartzen dute. Zentzu horretan, aurten urte borobila izan dutela esan liteke, taldeko hainbat pilotarik final garrantzitsuak jokatu baitituzte.

Aimar Usabiaga eta Xabi Olano.
Oier Landa eta Unax Madina bi finaletan izan dira bikoteka, benjaminetan. Barañainen txapela lortu zuten, eta Donezteben txapeldunorde izan ziren. Madinak beste final bat ere jokatu zuen banaka, 4 t’erdian eta Donezteben, baina txapeldunorde gelditu zen.
Infantiletan, Aimar Usabiagak eta Xabi Olanok Udaberri txapelketako finala jokatu zuten. Eta kadeteetan, Beñat Embil finalerdietan izan zen 4 t’erdikoan. Kadete mailan berriz, Beñat Embilek udaberriko 4 t’erdikoan finalerdietara iristea lortu zuen.
Murumendi pilota eskolak irailean ekingo dio hurrengo denboraldiari, eta pilotarako zaletasuna duten haur eta gazteei beraiengana gerturatzeko deia egin diete.