Asier Lopez Iraolak ‘Oro Bat’ diskoa aurkeztuko du bihar Igartzan
Udako gauak zikloaren barruan, hilaren 21ean Tenpora taldea izango da, Hasier Oleaga, Itsaso Etxebeste, Beñat Barandiaran, Juantxo Zeberio eta Elene Arandiarekin. Hilaren 28an, berriz, Jimmy Muelles beasaindarra ariko da, eta abuztuaren 3an, Berriketan taldea, txalaparta eta flamenkoa uztartuz.
Igartza Musikaren barruan Udako gauak zikloko lehenen kontzertua izango da bihar, 22:00etan,?Igartzako jauregian. Asier Lopez Iraola piano jotzaile eta abeslari beasaindarra izango da protagonista. Oro Bat diskoa aurkeztuko du, beste bi goierritar ondoan dituela: Idiazabalgo Iñaki Telleria perkusio jotzailea eta Lazkaoko Fredi Pelaez Hammond organo jotzailea. 13 kantuko errepertorioa eskainiko dute; abestien letrak Lopezek berak egindakoak dira.