Unai Jorge, Rafa Fernandez de Lezea eta Dani Garcia, Urolako entrenatzaileak
Urola taldeak entrenatzaile berriarekin hasi du denboraldia. Unai Jorgek Igor Serranoren tokia hartu du. Serrano Tolosara joan da. Bigarren entrenatzaileak, berriz, Rafa Fernandez de Lezea eta Dani Garcia Eibar taldeko
Urola taldeak entrenatzaile berriarekin hasi du denboraldia. Unai Jorgek Igor Serranoren tokia hartu du. Serrano Tolosara joan da. Bigarren entrenatzaileak, berriz, Rafa Fernandez de Lezea eta Dani Garcia Eibar taldeko kapitaina izango dira. Prestatzaile fisikoa Iurgi Fernandez izango da. Jorgek gazte mailako taldea entrenatu zuen aurreko denboraldian. Urolak Ohorezko Erregionalean jokatuko du, iaz mailaz igotzea lortu ondoren. Etxeko jokalariekin jokatuko du eta helburua mailari eustea da. Aipatzekoa da Ioritz Zufiria kapitainak futbola utzi duela.
Liga iraileko bigarren asteburuan hasiko da (9-10). Astebete lehenago, Urretxu-Zumarraga torneoa jokatuko da Argixaon. Urolarekin batera, Idiazabalek eta Zaramagak jokatuko dute.
Bestalde, Urolak batzarra egingo du bihar (ostirala) Zelai Arizti kultur etxean. 18:00etan izango da lehen deialdian eta 18:30ean bigarrenean. Aurreko denboraldiaren balorazioa egingo dute eta hurrengo denboraldiko asmoen berri emango dute.