Iñigo Urkullu lehendakariak Beasain Institutuko instalazio berriak bisitatu ditu
Aldameneko eraikina ere berritu egingo dutela aurreratu du.
Iñigo Urkullu lehendakaria eta Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua Beasainen izan dira gaur eguerdian, Beasain Institutuan azken hilabeetan egin dituzten lanak ikusten.
Bisita bukatu ondoren, Urkulluk hezkuntza zentroak hobetzen jarraitzeko garrantzia azpimarratu du: “Hezkuntzan eskakizun berrietara egokitzen ari gara ikastetxeak eta oso kontuan hartzen, era berean, profesionalen lan baldintzen hobekuntza”. Honela, Beasaingo Institutukoa zerbitzu publikoa hobetzeko inbertsioa dela esan du. “Hezkuntzaren bikaintasunak, kalitatezko eremu fisikoak edukitzea eskatzen baitu, gure ikasleek beren gaitasunak hobetzeko aukera izango duen inguruak izatea, alegia. Hezkuntza komunitatearekin batera, auzolanaren bidez eta etenik gabe, zerbitzu publikoa hobetzen jarraitu behar dugu”.
Era berean, 2014-2018 Azpiegituren Plana %80an bete dela edota tramitatzen ari dela azpimarratu du lehendakariak. 254 milioi euroko aurrekontua du planak eta horren barruan dago, Beasain Institutuari dagokiona ere: “Gaur bisitatzen ari garen eraikin hau lehenengo fasea baino ez da. Aldameneko eraikina ere berritzera eta egokitzera goaz”. Administrazio izapideak egingo dituzte laster eta, “proiektu osoak eraikin irisgarriago eta modernoagoa aurreikusten du, gure hezkuntza-sistemak iradokitzen duenari erantzun diezaion: bikaintasunari”.
Eraikin berria
Beasain Institutua handitzeko lanetarako 2.283.732,03 euroko inbertsioa egin du Hezkuntza Sailak. Handitutako azalera erabilgarria guztira 2.901,34 metro koadro izan dira: erabilera antitzeko 10 gela, musika, dramatizazio eta audio gela, informatika gela, jangela (194,80 metro koadro), jolastokirako aterpea (608 metro koadro). Horrekin btera, eraikinaren behe solairuko zenbait atal ere eraberritu dira, eta solaiur guztietan komun kopurua handi egin dute. Bestetik, bi eraikinen artean dagoen patioan zorua ere berritu egin dute eta estalkia ipini zaio.
DBH4 eta Batxilergoko 500 ikasle hartzen ditu Txindokin Institutuak.