BiTarteanek merkealdia kalera aterako du
BiTartean elkarteko dendek merkealdiko produktuak kalera aterako dituzte datorren asteazkenean. Azoka Zumarragako Euskadi plazan izango da, 10:00etatik 21:00etara. Deskontuak %50, %30 eta %20koak izango dira. Hamabost dendek parte hartuko dute:
BiTartean elkarteko dendek merkealdiko produktuak kalera aterako dituzte datorren asteazkenean. Azoka Zumarragako Euskadi plazan izango da, 10:00etatik 21:00etara. Deskontuak %50, %30 eta %20koak izango dira. Hamabost dendek parte hartuko dute: Arku, Boca-Boca, Maraï&NKN, Vertigo eta Hamahiru jantzi-dendak, Baby, Kimukid eta Kux-Kux haurrentzako jantzi-dendak, Julita eta Titare mertzeriak, Alex Kirolak, Intersport Loramendi, Bidegorri eta Zerki kirol-dendak eta Naif Concept Store irudi aholkularitzak. Gainera, egun guztian zehar haur txokoa egongo da. Eta eguraldi ona egiten badu, 19:00etan apar festa egingo dute.












