Bustuntzako jai batzordeak 14.000 euroko txekea eman dio Aspanogiri
Ekaina erdialdean ospatu zituzten Ordiziako Bustuntza auzoan festak eta antolatutako hainbat ekintzekin eskuratutako dirua Aspanogi elkarteari eman diote gaur goizean. Bertan izan dira, jaietako antolakuntzako kideak eta Aspanogiko ordezkaritza. 14.000 euroko txekea jaso du Gipuzkoako Haur Minbizidunen Elkarteak.
Bestalde, La Caixako Gizarte Ekintzak ere 1.500 euro bideratu ditu, Bustuntzako jai batzordearen bidez, Aspanogik jaso ditzan.












