Marimurumendi probaren irteera, joan den igandean.
Ehunmilak ultra-trailaren antolakuntza batzordeak prentsa ohar bat kaleratu du Pablo Rojo korrikalariaren heriotzaren aurrean. Honela dio, hitzez hitz:
“Ehunmilak ultra-trailaren antolakuntza batzordeak atsekabe handiz jaso du Pablo Rojo korrikalariaren heriotza.
Joan den igandean Marimurumendi maratoian parte hartzen ari zela izan zuen bihotz-biriketako geldialditik atera bazen ere, horren ondorioz jasandako kalte larriek heriotza eragin diote.
Lerro hauen bidez, antolakuntza batzordeak bat egiten du familia, senitarteko eta adiskide guztien saminarekin eta doluminik sentikorrena adierazi nahi diete.
Goian bego Pablo Rojo
Atsekabean lagun”
Ehunmilak ultra-traileko antolakuntza batzordea