Tzulo izan da aurtengo Ordiziako kuadrillen arteko futbol txapelketako garaile
Tzulo taldeak 0-1 irabazi du Ordiziako kuadrillen arteko futbol txapelketa, Gauss taldearen aurka. Oso parekatuta aritu dira partida osoan zehar eta bietako edozeinek zituen aukerak baina azkenean, Tzulokoak izan dira nagusi eta beraientzat izan da aurtengo txapela.
Bestalde, 09:30ean hasita, sailkapeneko hirugarren eta laugarren postuak jokatu dituzte Rockus eta Kurba Team taldeek. Lehenengo momentutik lehia bizi izan da. Bi taldeak garaipena lortzeko gogoz egin dute salto zelaira. Rockus aurretik jarri da markagailuan baina azkeneko bost minutuetan, Kurba Teamekoek, partidari buelta ematea lortu eta garaile izan dira, hortaz, beraientzat izan da hirugarren postua.












