Barreros anaiak eta Patxi Arizmendi nekazaria, Goierrira GHiltza saioan
Goierrira GHiltza telebista saioaren uztaileko atala eskainiko du gaur Goierri Telebistak. Uda giroan bete-betean sartuta, musika eta nekazaritza gaiak izango dira hizpide. Saioa gaur gaueko 22:00etan emitituko da, eta bihartik aurrera goierri.hitza.eus eta gitb.eus webguneetan ere ikusgai izango da.
Batetik, Ariane Vierbücher kazetaria Igor eta Jon Barreros anaiekin izan da Oiangun. Biak musikariak dira, nahiz eta oso estilo ezberdinak jorratzen dituzten; Igorrek Rap musika egiten du Zesura taldean; Jonek berriz blues musika jorratzen du, Starblues taldearekin.
Bestetik, Tere Madinabeitia Aramako Iturriotz baserrian izan da, Patxi Arizmendi nekazariarekin. Ordizia, Beasain eta Zumarragako azoketan izaten da astero, eta eskualdeko hainbat jatetxeri ere saltzen dizkie produktuak. Baratzeko lanaz arituko da, azoketara joateko nola prestatzen den azaltzen duen bitartean.