CAFek Rifer SRL enpresa Italiarra erosi du
CAF enpresak Europan zabaltzen jarraitzen du. Pasa den astean Newporten (Gales) lantegi berria zabalduko dutela jakinarazi zuten; orain berriz, CAF Miirak Italiako Rifer SRL enpresa erosi duenaren berri eman dute. Rifer, bagoien muntatutako ardatzen mantentze lanetako erreferente nagusia da Italian. Erosketa, beraz, “aurrerapausoa” izango da CAF Miirak eta CAF Taldeak duten hazkunde eta dibertsifikazio estrategiari begira. Izan ere, Miirak mantentze lanen zerbitzuetan duen kokapena indartzeaz gain, beste zerbitzu batzuk eskaintzeko eta ordezkoen (gurpilak batez ere) salmenta bolumena handitzeko aukera emango dio.
CAF Miira, tren-ibilgailu guztietarako gurpil, ardatz, erreduktore eta muntaketako ardatzen eta loturen diseinua eta fabrikazioa egiten duen CAFeko negozio unitatea da. Italiako eta Erdialdeko Europako merkatuan bere posizioa sendotzen ari da. Gainera, Cosmef WMren partaidetza bat ere eskuratu dute berriki.