‘Zaharrak berri’ lana izango da jaietako egitarauaren portada
Julen Izagirre Carrillo zumarragarraren Zaharrak berri lana izan da Santa Anastasia jaietako egitarauaren portada aukeratzeko lehiaketako irabazlea. Lehiaketa irabazten duen laugarren urtea da. Partaidetza handia izan da aurtengoan eta Izagirreren
Julen Izagirre Carrillo zumarragarraren Zaharrak berri lana izan da Santa Anastasia jaietako egitarauaren portada aukeratzeko lehiaketako irabazlea. Lehiaketa irabazten duen laugarren urtea da.
Partaidetza handia izan da aurtengoan eta Izagirreren lana beste hamalau lanekin lehiatu da. Aukeraketa prozesua hiru mailatan egin da. Lehenik, jaiak herrikoiago egiteko asmoz, hilaren 11n egin zen jaietako batzordearen bileran bozketa egin zen herriko eragile zein norbana-koen parte hartzearekin. Ostean, Interneten bozka emateko aukera egon da; aipatzekoa da 300 herritar baino gehiagok hartu dutela parte. Bozkatzen azkenak, epaimahaiko kideak izan dira: Ana Cabezas artistak, Jon Luqui Urretxuko alkateak, Maialen Fidalgo Gizarte Ekintza saileko batzordeburuak eta Miren Castillo Sustapen Soziokulturala saileko koordinatzaileak osatu dute. Jaietako batzordean, Interneteko bozkak eta epaimahaia bat etorri dira; denetan Izagirreren lana nagusitu da.
Lan garbiagoak
Izagirreren hitzetan, «Urretxuko Udaleko artxibotik ateratako Euskal Jaietako irudiekin collage bat» egin nahi izan du. «Tradizioa umorearekin nahastu ditut eta irudiei betaurrekoak eta elementu ezberdinak gehitu dizkiet». Hala ere, zumarragarrak orokorrean ez ditu horrelako lanak egiten, bera «lan garbia-goak» egitera ohituta dagoela dio. Hori dela eta, dioenez, «urtero bezala lana bidali dut, baina ez nuen irabaztea espero». Izagirrek herritarrak lehiaketan parte hartzera animatu nahi ditu.
Urretxuko Santa Anastasia jaietako egitarau azalen lehiaketan parte hartu duten lanak ikusgai daude irailaren 30era bitartean Aizpurunea kultur etxean.