Asteburu betea Bealak taldeko korrikalarientzat
Beasaingo Bealak lasterketa taldekoek hainbat probatan parte hartu dute asteburuan. Horietatik bostek, Andorran jokatu den mendi lasterketan parte hartu dute, hiru modalitatetan. Elena Calvillo eta Mikel Mujika 22 kilometroko trailean atera ziren, eta 10. eta 11. postuetan bukatu zuten, hurrenez hurren. Javier Calvillok berriz, 35 kilometrokoan parte hartu zuen, eta 9. egin zuen. Azkenik, Sonia Rico eta Udete Justo 14 kilometroko proban aritu ziren; 89 eta 90. postuetan bukatu zuten.
Bealakeko beste lau korrikalari, Asier Zubeldia, Jose Ignacio Agirre, Sonia Reyes eta Ugutz Agirre, Anetoko Ultra-trailean izan dira. Eta Uxua Barandiaranek, podiumeko postua lortu zuen Cobreceseko 25,5 kilometroko trailean.