Kafea filosofiaren premiarako
Ikasturte akademikoa amaitu izanagatik ere, Pello Biain (Zumarraga, 1962) Urola Garaiko Lanbide Eskolako irakasleak ez du filosofia alde batera utzi, ezta haren beharra ere. Gizartean gaur egun pil-pilean dauden gaiei
«Helburua eztabaida filosofikoa egitea zen, ez tertutilia edo solasaldi soil bat» «Gaien aurrean partaide bakoitzak kritika eta autokritika egitea biltzen dugu»Pello Biainen hitzetan, «gaiok pentsatzen dugunaz pentsatzeko aitzakia izan dira». Hizpideak mahai gainean jarri, eta Biainek parte hartzaileak gai horien argudioak ematen jarri ditu eta erabilitako ideia, iritzi eta aurreiritziak aztertu ere. Azken finean, dioenez, hori baita kafe filosofiko hauen izaera: «Gaien aurrean partaide bakoitzak kritika eta autokritika egitea». Kritika eta autokritika Biainen hitzetan, «kontraesanak agertu dira eta kasu batzuetan pertsonak iritziz aldatu dira. Hala ere, ez da erraza jendeak hori onartzea. Hor azaleratzen baitira autoestimua eta identitatea. Askotan gehiegi identifikatzen gara gure ideiekin». Kontraesanak azaleratzea zen helburuetako bat eta saioen joanagatik sortu dira. Biainek, aitzitik, ez du parte hartu, bere lana eztabaida gidatzea izan baita. Eztabaidek, hala ere, oinarrizko arau batzuk bete behar zituzten: eztabaida ordenatua, geldoak, lasaiak, argiak eta zorrotzak izatea. Biainen hitzetan, «nire helburua eztabaida filosofikoa egitea zen, ez tertulia edo solasaldi soila». Helburu horri jarraiki, parte hartzaileei beraien erantzunak argudiatzea eskatu die saioetan. Jardunaldi bakoitzean jorratutako gaien aldeko eta kontrako iritziak azaldu direla aipatu du Biainek, eta saio guztiak ondorio konkretu batera heldu gabe amaitu dira. Hala ere, hiru saioen laburpenak egin ditu eta excelencia.ugleskola.org bere blogean zintzilikatu ditu partaideek, nahi izanez gero, jaso ditzaten. Saioetan zehar agertutako ikuspuntuak bildu ditu laburpenetan. Saioek izan duten harrera onarengatik eta azkeneko saioan partaideek jarraitzeko eskatu ondoren, irailetik aurrera, hilabetean behin kafe filosofiko saio bat egiteko asmoa iragarri du Pello Biainek.