Ordiziarren zaindariaren eguna ospatu dute gaur
Ordiziako Santa Ana jaien barruan, zaindariaren eguna ospatu dute gaur eta herrian tradizio handia duten hainbat ekitaldi egon dira goizean. 11:00etan meza ospatu dute, abesbatzak lagunduta; ondoren, santuaren irudia hartuta, ohiko prozesioa egin dute herrigunean barrena, Irungo Musika Bandak lagunduta.
Jarraian, Plaza Nagusian, udal agintarien soka-dantzak erakarri ditu herritarrak. Bostehun urtetik gora dituen tradizioari jarraituz –1509. urtetik egiten da–, alkateak eta udal ordezkariek dantza egin dute herritarren aurrean. Jose Mari Garate dantza maisuak gidatuta, hilabete eman dute dantza horiek prestatzen.