Urretxuko eta Zumarragako 40 igerilari Getaria-Zarautzen
47. Getaria-Zarautz zeharkaldia egin zen pasa den asteburuan. Urretxuko eta Zumarragako 40 igerilarik hartu dute parte aurten. Iñaki Guinea entrenatzaileak esandakoaren arabera, “horietatik 11k Txano Beltza eskuratu dute”. Horri esker,
47. Getaria-Zarautz zeharkaldia egin zen pasa den asteburuan. Urretxuko eta Zumarragako 40 igerilarik hartu dute parte aurten. Iñaki Guinea entrenatzaileak esandakoaren arabera, “horietatik 11k Txano Beltza eskuratu dute”. Horri esker, datorren urteko proban maila altueneko taldearekin aritzeko aukera izango dute.
Guineak azpimarratu duenez, parte hartu duten 40 igerilari horietatik 10 aurten hasi dira igeriketa klaseak hartzen. “Zeharkaldia amaitzeaz gainera, oso sentsazio onekin amaitzea lortu dute”, gehitu du. Hori da entrenatzailearentzat oparirik onena “ikasleak helmuga iristen ikusteak ematen duen asebetetzea”.
Getaria-Zarautza zeharkaldia Europan parte hartzaile gehien dituen laugarren proba da.