Zegamarrak, Orduña inguruko mendietan
Zegamako Amezti Mendi Elkartekoak asteburu pasa izan dira Bizkaia aldean. Larunbatean Goiuri eta Nerbioiko ur jauziak ikusi zituzten. Eguraldia lagun, “paisaia ederrak” ikusteko aukera izan zutela azaldu dute, nahiz eta lehortea dela eta urik erortzen ez zuten ikusi. Arratsaldean Artziniegan izan ziren, bertako santutegia ezagutzen. Gaua Orduñan pasa zuten, eta igandean, Gorobel edo Sierra Salvada mendilerroa zeharkatu zuten. Abuztuan atsedena hartuko dute, eta festen ondoren, irailean jarraituko dute mendi irteeren egutegiarekin.