Goizean aurkeztu dute taldea, eta lehenengo entrenamendua egin dute. Aner Aldave izango da entrenatzaile berria.
Beasain jubenil taldea, goizeko aurkezpenean. / Argazkia: Beaisain KE
Goizean jubenil nazional mailako taldea aurkeztu dute Igartza futbol zelaian, eta aurpegi berriak ikusteko aukera izan da. Besteak beste, entrenatzaile berria aurkeztu dute: Aner Aldave oiartzuarra. Iaz Martutene taldeko ohorezko kadete taldea entrenatu zuen.
Jokalarien artean ere izan dira fitxaketa berriak denboraldi honetarako: Beñat Urretabizkaia (lehen ere Beasain KE-n jokatua), Jostyn Peralta (Donostia) eta Beñat Agirre (Ormaiztegi).
Aner Aldave, entrenatzaile berria. / Besasain KE
Hirugarren mailako taldeak bihar hasiko du aurredenboraldia
Bestetik,
hirugarren mailako Beasain futbol taldeak joan den astean aurkeztu zuen taldea. Abuztuaren 26an hasiko dute liga, eta aurretik aurredenboraldiko lau partida jokatuko dituzte. Bihar izango da aurredenboraldiko lehen partida:
- Abuztuak 2: Irunen, Real Unionen eta Hernaniren aurka.
- Abuztuak 9: Gasteizen, Aurrera Vitoriaren aurka.
- Abuztuak 12: Azkoitian, Anaitasunaren aurka.
- Abuztuak 19: Tolosan, Tolosaren aurka.