Jose Mari Iparragirreren estatua belztuta dago, eta oinarriko harriak kalteak ditu. Hori dela eta, abuztuan zehar mantentze eta berritze lanak egingo dituzte, ahal den neurrian itxura originala berreskuratzeko. Gaur bertan
Jose Mari Iparragirreren estatua belztuta dago, eta oinarriko harriak kalteak ditu. Hori dela eta, abuztuan zehar mantentze eta berritze lanak egingo dituzte, ahal den neurrian itxura originala berreskuratzeko. Gaur bertan hasi dira lanekin, eta abuztuaren amaierarako amaituta izango dute.
Jose Luis Larrañaga eta Vanesa Blanco adituek gidatuko dute berreskuratze lana. Batetik, estatuaren gainazala garbituko dute. Bestetik, hondatutako zati batzuk berreskuratuko dituzte. Estatua harri mota ezberdinekin eginda dago, eta harri mota bakoitzari dagokion tratamendua ezarriko diote.
Baldintza atmosferikoen eragina
Larrañaga eta Blancoren esanetan, “neurri handi batean baldintza atmosferikoak dira estatuaren egoeraren eragileak; hezetasunak eta tenperatura aldaketek eragina dute”. Bestetik, estatuaren inguruko zuhaitzei noizbehinka adarrak mozteko gomendatu diote udalari.
Urretxuko Udala estatuaren inguruan hesi bat jartzeko aukera aztertzen ari da. Lehen ere hesi batek inguratzen zuen Iparragirreren oroimenezko irudia.
1890ean eraikia
Iparragirreren estatua 1890eko irialaren 28an inauguratu zuten. Francisco Font y Ponts arkitektoak egin zuen, 1888an. Estatuaren oinarria, berriz, Dionisio Atxa zumarragarrak egina da.